castellano / euskaraz

foarse - Foro Álava de Responsabilidad Social Empresarial

Zer da EGE
  • + Jakiteko

Europako Batzordeak honela definitzen du enpresen gizarte-erantzukizuna (EGE): «enpresak bere borondatez ingurugiroarekiko eta gizartearekiko kezkak kontuan hartzea bere merkataritza-jardueretan eta bitartekariekin (stakeholder) dituen harremanetan».
Enpresen gizarte-erantzukizunean atzemandako gabeziak kontuan hartuta, Batzordeak EGEaren sustapen-estrategia bat proposatzen du, honako printzipio hauetan oinarritua:

  • NEGEaren borondatezkotasuna; gizarte-erantzukizuna enpresek beren borondatez betetzen duten jarduteko modua da, eta betekizun juridikoen gainetik dago, etorkizunean beren intereserako izango dela uste baitute.
  • EGEko jardueren gardentasuna eta sinesgarritasuna;
  • Ekintza komunitarioa Komunitate-partaidetzak benetako balio gehigarria dakarren jardueretara bideratzea.
  • Garapen iraunkorreko kontzeptuarekin berezko lotura dauka: enpresek beren jardueretan kontuan hartu behar dituzte ondorio ekonomikoak, sozialak, eta ingurugiroko ondorioak.
  • Eremu ekonomikoan, sozialean eta ingurugirokoan, EGEaren ikuspegi orekatua, eta baita kontsumitzaileen interesetarako ikuspegia ere;
  • ETEen berariazko beharren gaineko arreta;
  • Dauden nazioarteko tresnak eta akordioak errespetatzea [ Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) laneko arauak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) jarraibideak, etab.].

 

 
Foro Álava de Responsabilidad Social Empresarial
Enpresen Gizarte-Erantzukizunerako Araba Foroa
E-mail: info@foarse.com Intranet >
 
Icono de conformidad con las directrices XHTML del W3C Icono de conformidad con las directrices CSS del W3C Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI